XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertan iturri desberdinetatik jaiotako informazioarekin totemismoari eta ezkontza-ohiturei buruz bere teoria azaltzen digu.

Totemismoa animismotik dator eta totem edo animalia sakratuaren ideiaren inguruan garatzen da.

Animalia hau tribuarekin edo bere izena duen multzoarekin era mistikoan dago uztartuta.

Basa bizitza arriskutsua da; askotan kinka larrian aurkitzen zara eta hain misteriotsua eta ustekabekoa den zoritxarretik libratu egin behar duzu.

Horregatik, krisiune horietan laguntza izateko eta zoritxarretik libre izateko, errito eta ohitura batzuk sortzen dira.

1890ean The Golden Bough argitaratu zuen Frazerrek.

Horretarako Italiako Nemi-ko testua aztertu zuen.

Lurralde horietan aro klasikora arte Rex Nemorensis izeneko apaiz batek agintzen zuen, beste batek akabatzen ez zuen bitartean behintzat.

Antzerako ohiturak herri primitibo eta basatietan ere magia sinpatikora iritsi arte aurki daitezke.

Magia honetan urtearen garapena errito eta zeremonien bitartez adierazten da: natura uztarekin hiltzen da eta udaberrioro berpizten da pozez beterik.

Horrela, errito horien bitartez, lurraren emankortasuna eta abereen ugalkortasuna lortzen ziren.

Magia sinpatikoak, beste zenbait faktorerekin nahastuta (hilekiko beldurrarekin, adibidez), gizakien gaineko jainkoen edo deabruen ideia sortarazten du eta, horrela, naturako erritoek, sarbidekoek eta komuniokoek, beste esanahi berri batzuez hornituta jarraitzen dute.

Horrela gutxi gorabehera, pentsatzen zuten basatiek eta horrela eratzen ziren erlijio primitiboetako ereduak, eboluzioaren bidea erabili zuten antropologoen ikerketen arabera.